testu birsartua

Orri hau ipuinei buruzkoa da eta espero dut bertan agertzen den informazioa zuentzat baliogarria edo interesgarria izatea.

Unibertsitatearen kokapena


Tagzania: iratiiiii

Nire Power Point

2007-11-28


KAMISHIBAI: JAPONIAKO IPUINAK...EUSKARAZ


Kami hitzak papera esan nahi du. kamishibai hitzak paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai, japoniarra eta gaur egun, munduan zabaltzen ari da.Euskal Herrira ere iritsi da eta zenbait ikastetxetan erabiltzen hasi dira.

Kamishiba Japonian sortu zen duela 70 urte gutxi gora- behera, 1930eko hamarkadan eta batez ere,azken hamar urteotan hedatu da. Kamishibairen artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan,Amerikako estatu batuetan eta Europan, Frantzian,Alemanian,suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian.

Eskolan batez ere, Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan erabil daiteke, Japoniako ipuinak ez ezik mundu osoko ipuinak kontatzeko rta lantzeko;beste teknika bat da, betiko irudi-liburuaren osagarria.

Kamishibairen ezaugarriak:

Hiru ezaugarri ditu:

1. Beti erabiltzen da antzeztokia kamishibai egiteko(butai delako)
2. Kamishibaiak istoria eta irudiak ditu,gainontzeko ipuinak bezala, baina honetan entzuleei begira jartzen den narratzaile bat behar da eta istorioa kontatzen diena.
3. Kamishibaia paper zurruneko orrien bidez egiten da. Orriok aurrean marrazkia eta atzean testua dituzte. Orriak atera eta sartu egin behar dira; hortaz mugimendua ere garrantzitsua da.

Butaiaren ateak zabaltzean egiazko mundutik istorioaren mundurakojauzia egiten dute haurrek, baina kontalaria entzuleei begira dagoenez, entzuleek badakite kontalaria egiazko munduan dutela. kamishibairen bidez haurren kontzentrazioa bermatzen da eta ikus-entzuleei begira izateak narratzaileari aparteko aukera ematen dio komunikazioa gauzatzeko. Narratzailearentzat erosoa da istorioa irakurtzen duelako, ez du buruz ikasi beharrik. Haurrek istorioa bereganatzen dute,gozatzen dute eta "xarma" sortzen da, kyokan,elkarreragina,interakzioa, sentimenduen konpartitzea; haurrak pozik eta irakasleok ere bai.
Kamishibaiaren teknika egokia da hizkuntza lantzeko.Lehendabizi,entzundakoaren ulermena lantzeko ; haurrek ipuina entzuteaz gain, ikusi egiten dute eta horrek asko laguntzen die dena ulertzeko. hasieran narratzailea irakaslea izaten da, baina ikasleak ere narratzaile izan daitezke; testua atzeko aldean dute irakurgai eta eroso sentitzen dira butaiak ematen dien babespean; gure ikasle-narratzaile horien irakurriaren ulermena eta ahoskera lantzeko aukera ezin hobea.Gainera, a posteriori, ipuin berriak kamishibai formatuan sor daitezke, ikasle guztien artean, ahozko adierazpena eta idazketa lantzeko.
Kamishibaia beraz, hezkuntzarako tresna ezin hobea da.

No hay comentarios: