testu birsartua

Orri hau ipuinei buruzkoa da eta espero dut bertan agertzen den informazioa zuentzat baliogarria edo interesgarria izatea.

Unibertsitatearen kokapena


Tagzania: iratiiiii

Nire Power Point

2007-12-27

Genero literarioak

Literatur manifestazioen eboluzioa kontuan hartuz, sortzen diren generoen hiztoria egin daiteke.

1. Genero lirikoa

Ahots bakarraidazlearena denez gero, genero horrek mundu subjektiboa adierazten du. Forma klasikoak oda,satira,epistola,egloga,epigrama(sonetoarekin,forma laburra bezala)...dira. Herriko formak gabon kantak, abestiak, erromantze lirikoak eta abar dira.
XX. mendetik aurrera, tradizioa alde batean utzita, olerkari askok ezarritako araurik gabe(metrika askea) edo prosan idazten dute.

2. Genero dramatikoa

Pertsonaiek bakarrik hitz egiten dute; aurkeztuta izateko idazten da.
Genero drmatikoaren manifestaziorik garrantzitsuenak, tragedia,komedia eta tragikomediak dira; azken horrek drama izena hartu zuen XVIII.mendean.
Hain garrantzitsuak ez diren beste genero dramatiko batzuk: entremesa, sainetea( obra laburrak eta komikoak) eta auto sakramentalak dira.

3. Genero epikoak

Genero honetan,idazleak istorioa kontatzen eta pertsonaiak mintzarazten ditu.

BERTSOAN

Epopeia:Heroi mitikoen ekintzak kontatu egiten dira, herri baten sinesmen erlijiosoak,gizartekoak eta etikoak barne.
Gestako kantoreak: Erdi aroko genero arrunta da, juglar deitutako errezitatzaileek transmitituta. Erromantzea da genero horien azpigeneroa.
Olerki epikoa:Errenazimendutik idatzia izan da,klasikoak imitatuz.Gai historikoakedo fabulazkoak lantzen dira.

PROSAN

Eleberria:Oso konplexua da. Prosazko fikziozko kontakizun luzea da.

4. Genero didaktikoa

XVIII.mendean sortu zen. Horrela, irakatsi nahi zutenek literaturako irudimenezko eta hizkuntzalaritzako baliabideak erabiltzen zituzten.

Elkarrizketak eta kolokioak:Formari dagokionez, genero dramatikoare barruan daude, pertsonaiek hitz egiten dutelako. Antzinatasunean eta errenazimenduan oso garrantzitsuak izan ziren.
Saiakera:Gogoeta laburra da, zorrotza,atsegina eta edozein gairi buruzkoa. Idaztearen ikuspuntutik landua da.

LITERATUR TRADIZIOA

Literatur testu guztiak tradizio, genero, eredu teoriko eta praktiko barruan sartzen dira. Horrela, mendebaldeko literatura hogeita zortzi mendeetan entzundako edo idatzitako testu guztiek osatzen dute: Homero eta Bibliatik orain arte.

Zer da literatura?

Literatura( Littera,"letra", hitzetik etorria) "idatzita dagoena" izendatzen zuen latinezko terminoa zen, edukiak kontuan hartu gabe. Gaur egun, ostera kritikari batzuek mamia hartzen dute literariotzat - literaturlana irudimenezko lana da - eta ,beste batzuek, hizkeran -literatur testukoa hizkera arruntetik dator-.

IPUINA

1.) Ipuinak edo istorio laburrak literaturaren genero bat dira, beti ere prosaren esparruaren barruan.
2.) Elementu fantastikoa izaten duen kontakizun laburra, folklorikoa edo kultua da.

2007-12-21

 

Posted by Picasa

benalmadena

 

Posted by Picasa

 

Posted by Picasa

2007-12-20