KAMISHIBAI: JAPONIAKO IPUINAK...EUSKARAZ
Kami hitzak papera esan nahi du. kamishibai hitzak paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai, japoniarra eta gaur egun, munduan zabaltzen ari da.Euskal Herrira ere iritsi da eta zenbait ikastetxetan erabiltzen hasi dira.
Kamishiba Japonian sortu zen duela 70 urte gutxi gora- behera, 1930eko hamarkadan eta batez ere,azken hamar urteotan hedatu da. Kamishibairen artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan,Amerikako estatu batuetan eta Europan, Frantzian,Alemanian,suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian.
Eskolan batez ere, Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan erabil daiteke, Japoniako ipuinak ez ezik mundu osoko ipuinak kontatzeko rta lantzeko;beste teknika bat da, betiko irudi-liburuaren osagarria.
Kamishibairen ezaugarriak:
Hiru ezaugarri ditu:
1. Beti erabiltzen da antzeztokia kamishibai egiteko(butai delako)
2. Kamishibaiak istoria eta irudiak ditu,gainontzeko ipuinak bezala, baina honetan entzuleei begira jartzen den narratzaile bat behar da eta istorioa kontatzen diena.
3. Kamishibaia paper zurruneko orrien bidez egiten da. Orriok aurrean marrazkia eta atzean testua dituzte. Orriak atera eta sartu egin behar dira; hortaz mugimendua ere garrantzitsua da.
Butaiaren ateak zabaltzean egiazko mundutik istorioaren mundurakojauzia egiten dute haurrek, baina kontalaria entzuleei begira dagoenez, entzuleek badakite kontalaria egiazko munduan dutela. kamishibairen bidez haurren kontzentrazioa bermatzen da eta ikus-entzuleei begira izateak narratzaileari aparteko aukera ematen dio komunikazioa gauzatzeko. Narratzailearentzat erosoa da istorioa irakurtzen duelako, ez du buruz ikasi beharrik. Haurrek istorioa bereganatzen dute,gozatzen dute eta "xarma" sortzen da, kyokan,elkarreragina,interakzioa, sentimenduen konpartitzea; haurrak pozik eta irakasleok ere bai.
Kamishibaiaren teknika egokia da hizkuntza lantzeko.Lehendabizi,entzundakoaren ulermena lantzeko ; haurrek ipuina entzuteaz gain, ikusi egiten dute eta horrek asko laguntzen die dena ulertzeko. hasieran narratzailea irakaslea izaten da, baina ikasleak ere narratzaile izan daitezke; testua atzeko aldean dute irakurgai eta eroso sentitzen dira butaiak ematen dien babespean; gure ikasle-narratzaile horien irakurriaren ulermena eta ahoskera lantzeko aukera ezin hobea.Gainera, a posteriori, ipuin berriak kamishibai formatuan sor daitezke, ikasle guztien artean, ahozko adierazpena eta idazketa lantzeko.
Kamishibaia beraz, hezkuntzarako tresna ezin hobea da.
testu birsartua
Orri hau ipuinei buruzkoa da eta espero dut bertan agertzen den informazioa zuentzat baliogarria edo interesgarria izatea.
Unibertsitatearen kokapena
Nire Power Point
2007-11-28
Egilea: Irati en 7:37 0 Iruzkin
Etiketak: Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
2007-11-05
TXANOGORRITXO( Perrault)
Behin batean ba omen zen baserriko neskato bat, sekula ikusi den ederrena; ama xoraturik zeukan eta amona are gehiago. Emakume on honek txano gorritxo bat eginarazi zuen neskatoarentzat, oso ongi ematen ziona, hain ongi, ezen leku guztietan txanogorritxo deitzen baitzioten.
Amak, opiltxoak egosi eta egin zituen egun batean,esan zion:
- Hoa amonarengana nola dagoen ikustera, gaixorik dabilela entzun dinat-eta; eramazkin oplitxo bat eta gurin-ontzitxo hau.
txanogorritxo berehala abiatu zen amonaren etxe aldera, beste herri batean bizi baitzen. Basoan barrena zihola otso jaunarekin topo egin zuen, eta neskatoa jateko gogo bizia piztu zitzaion, baina ez zen ausartu, basoan zeuden aizkolari batzuk zirela madio. Otsoak nora zihoan galdetu zion; neskato gajoak, artean ez baitzekien otsoari entzuten gelditzea arriskutsua dela, esan zion:
- Amona ikustera noa, amak eman dizkidan opiltxoa eta gurin-ontzitxoa eramatera.
- Oh! bai!- esan zuen txanogorritxok- Han urrutian ikusten duzun errota igaro eta hantxe, herriko lehendabiziko etxean.
- Ederki bada!- esan zuen otsoak- Neuk ere joan nahi dinat bera ikustera; nik bide hori hartuko dinat eta hik hango bide hura, eta ikusiko dinagu biotatik zein iristen den aurrena.
Otsoa bere indar guztiaz ziztu bizian biderik motzenetik joan zen, eta neskatoak biderik luzeena hartu zuen, distraitu zelarik urrak hartzen, tximeletei segika eta aurkitzen zituen loretxoekin sortak egiten. Otsoa berehala iritsi zen amonaren etxera; atean jo zuen. Kax-kax.
- Nor da?
- Txanogorritxo, zure iloba - esan zuen otsoak ahots aizunez-, eta dakarzkizut amak zuretzat bidaltzen dituen opiltxo bat eta gurin- ontzitxo bat.
Amonak, ondoezik zegoelako ohean etzanda, oihu egin zion:
- Tira egion maratilari eta libratuko dun krisketa.
Otsoak maratilari tira egin eta atea zabaldu zen. Amona gaixoarengana jauzi egin eta ziplo irentsi zuen; izan ere, hiru egun emanak zituen deusik jan gabe. Berehala atea itxi eta amonaren ohean sartu zen , txanogorritxoren zain,zein beranduago ate joka etorri baitzen. Kax-kax.
- Nor da?
Txanogorritxo otsoaren ahots sendoa entzutean ikaratu egin zen, baina amonak eztarria marrantatua zuela iritzita, honako hauxe erantzun zuen:
- Txanogorritxo, zure iloba, eta dakarzkizut amak zuretzat bidaltzen dituen opiltxo bat eta gurin-ontzitxo bat.
Otsoak,ahots doi bat eztituz,oihu egin zion:
- Tira egion maratilari eta libratuko dun krisketa.
Txanogorritxok maratilari tira egin eta atea zabaldu zen . Otsoak, barrura zetorrela ikusirik, manten azpian ezkutatzen zen bitartean esan zion:
- Laga itzan opiltxoa eta gurin-ontzitxoa ogi-kutxaren gainean eta hator nirekin ohera.
Txanogorritxo erantzi eta ohean sartzerakoan, harritu egin zen amona atorra hutsean nolakoa zen erreparatu zuenean.
Honela mintzatu zitzaion:
- Amona, nolako beso handiak dauzkazun!
- Heu hobeto besarkatzeko,laztana.
- Amona, nolako hanka handiak dauzkazun!
- Arinago ibiltzeko, laztana.
- Amona, nolak belarri handiak dauzkazun!
- Hobeto entzuteko, laztana.
- Amona, nolako hagin handiak dauzkazun!
- Heu jateko!!!
Eta hitzok esanda, otso gaiztoa txanogorritxorengana oldartu eta jan egin zuen.
IKASKIZUNA
ZAKURRA, KATUA ETA SAGUA
Orain dela urte aunditz herri txiki batean bazen familia bat etxe zahar batean bizi zirela. Etxe hartan animali aunditz sartzen ziren, bainan batez ere saguak, zakurrak eta katuak.Egun eguzkitsu batean familia mendira joan ziren baskaltzera eta animaliak janari bila joan ziren.Baina etxea ez zen hutsik geratu, baizik eta zakur bat, katu bat eta sagu bat. Orduan sagua poliki, poliki atera zen eta etxea hutsa ikusi zuenez jolastera joan zen. Katuari gauza berdina pasatu zitzaion eta jolastera joana zen baita ere.
Bapatean katua eta sagua topatu ziren eta katuak sagua jarraitu zuen eta saguak honela erran zion:
-Gelditu, mezedez, gelditu.
-Ezta pentsatu ere -erran zion katuak.
Denbora luze bat pasatu ondoren, azkenean, katua gelditu egin zen leher eginda, eta saguak erran zion:
-Zer duzu?
-Ez, deus -eta honela pixkanaka, pixkanaka, elkar ezagutu ziren. Ezagutu ondoren biak jolasten hasi ziren eta orduak eta orduak pasatu ziztuzten eta lo egiteko ordua heldu zen eta saguak katuari bere logelara joaten lagundu zion. Bapatean zakur maltzur bat atera zen eta katua korrika hasi zen eta zakurra atzetik joan zen. Eta katuak Honela erran zion:
-Gelditu, gelditu, mezedez..!
-Ez, ez naiz geldituko -zakurrak.
-Aupa, aupa katu! -saguak.
Azkenean bi animaliak nekatu eta lurrera eta azkenean lagunak izan ziren eta denak zakurraren lo gelara joan eta merendua egin zuten. Eta han lo egin zuten urte osorako.
AZERI AZKARRA
Oihan beldurgarri hartan tigrea zen jaun eta jabea. Animalia guztiak ikaratzen ziren haren atzapar izugarriak gogoratze soilarekin. Saguek, elefanteek, oreinek... denek zioten beldur eta denak ahalegintzen ziren haren bidean enbarazurik ez egiten.
Baina, egun batean, azeria aurrez-aurre topatu zen trigrearekin. Azeriak alde batera eta bestera begiratu zuen: han ez zegoen inolako ezkutalekurik.
Tigreak izutzeko moduko orroe bat egin zuen eta hortz zorrotzak erakutsi zizkion. Azeriak aurre egin behar zion nahitanahiez. Atzeko hanken gainean jarriz, ahalik eta gehien tentetu zuen gorputza.
- «Ausartu zaitez, memelo hori! Bibotearen ile bakar bat ere mugitzen baduzu jipoitu egingo zaitut! Ez duzu, ez, egun hau erraz ahaztuko!».
Tigrea barrezka hasi zen, ozen, errime. Barre algara haiek oihan osoa beldurtzeko modukoak ziren.
- «Inozoa! Gorotz bat baino ez zara nire aldean eta! Inurri bat tigre indartsu baten aldean! Zein kalte egin ahal didazu zuk? Gizakiak, armatuta egonda ere, ikaratu egiten dira nire aurrean».
- «Bai. Baina gizakiak nirekin ikaratzen dira gehien».
- «Lelokeriak baino ez dituzu esaten!».
- «Ez duzu sinisten ala? Erdu nire atzetik eta ikusiko duzu».
Tigreak ezin zuen sinestu ere egin. Bera baino animalia askoz txikikiago batek berari hordagoka? Nola liteke?
Azeriak herrirako bidea hartu zuen eta metro batzuk atzerago tigrea abiatu zen. Belar handia zegoen inguru hartan. Herrira gerturatu zirenean, azeria oihuka hasi zen: «Banoa, banoa» herritarrak izutu nahian. Belartza hartan ezinezkoa zen azeria ikustea, baina tigrea jauzika ikusi zutenean, herritarrek ihesari eman zioten izututa.
Azeria gelditu eta tigreari hurbildu zitzaion:
- «Ikusi duzu nola beldurtu ditudan? Herri batera hurbildu bezain laister, herritarrek ziztu bizian alde egiten dute. Zuri ordea inork ez dizu jaramonik egiten».
Tigre memeloak arrazoia eman zion eta burumakur joan zen.
Azeriak, etxerantz lasai-lasai zihoala, gogoeta hau zerabilen buruan:«Hortz zorrotzak baino askoz beldurgarriagoa eta arriskutsuagoa da jakituria».
IZARRAK ETALIRAILI PRINTZESA
Antzina, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ez eta izarrik ere.
Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden.
Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, edurrezko bolak balira bezela.
Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaskarrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bat buruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan markurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik eta izarrik ez zegoelako.
Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan).
Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen.
“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.
Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi:
-“Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko”.
-“Zer nahi duzu egitea, Liraili?”.
-“Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zerupean makurturik ibili beharko”.
Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen.
Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia” deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak.